XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEO: Aizu, umezain ibiltzeari utzi behar diozu egunen batean.

JOHN: Bazuen familia...

LEO: Honezkero, honek ez du harrak beste familiarik. (Jaiki egin da) Goazen!

JOHN: Nola joango gara?

LEO: Badut lagun bat Death Valleyn.

Mendian ibiliko gara aldi batez, eta gainera meategiak daude.

JOHN: Ezin dut andrea berriro utzi.

LEO: Lana ez da hain gogorra, eta berehala aterako duzu andreari zor diozuna ordaintzeko.

(Etenaldia)

Ez izan txepela.

Lehen ere ezer esan gabe joan zara. (Argi fokutik kanpo) Zatoz!

JOHN: Itxaron, gorpua estali behar dugu.

LEO: Erotuta zaude?

Honela jakingo dute baten bat ibili dela inguruan.

Txakurrak botako dizkigute.

JOHN: Baina guk ez dugu ezer egin.

LEO: Zure zorrak eta nire ibilerak jakinda, jai daukagu.

(Argi fokuan sartuz) Begira, hau hil edo biziko kontua da.

Nekatuta nago mendiaz eta banoa.

Etorriko zara nirekin ala ez?

JOHN: Ederra egin du gizonak!

LEO: Izorratuta etorri zen, eta izorratuta joan da. Goazen! Berandu da-eta.

JOHN: Oraintxe noa. Zerbait errezatu behar dut. (Kapela kenduz)

(LEOk ere kapela kendu eta JOHNen ondoan jarri da)